“Nobela beltz honetako zati bat Arrasaten giroturik dago”

0
512

Eneko Barberena idazle arrasatearrak ‘Suak erreko ez balu’ eleberria aurkeztu du Kulturaten, Jokin Labayen herrikidearekin elkarrizketa eginez.

Sortzaile arrasatearrak (H)Ilbeltza beka irabazi ostean idatzi du eleberria, eta atzo aurkeztu zuen Kulturaten, herritar mordoxka bat erakarriz, eta Jokin Labayen lagun.

Aurkezpenaren ostean idazleak ondorengo gonbidapena luzatu zuen: “Gustuko badituzu historia biziak, jakinmina baduzu nobela beltz bat mendialdean nola gauzatzen den, eta irakurriz momentu atsegina igaro nahi baduzu, nik uste eleberri hau aukera bat dela”.

Gainera, Arrasateko irakurleek “ziurrenik kontakizuneko leku batzuk ezagutzen dituzte, kontakizuneko zati bat bertan kokatzen baita, beste batzuk ez bezala. Azken finean horixe da helburua: irakurtaldi eder bat izatea, atsegina, eta jendeak gozatzea”.

Halaber “irakurri ostean, iruzkinik edo iritzirik balute, nik gustu handiz entzungo ditut eta kalean nahiz beste lekuren batean topo egiten badugu, esateko”.

Eleberria Arrasateko Elkarren dago erosgai, baita beste herri batzuetako liburu-dendetan eta online ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen