‘Nik sinisten dizut’ irakurraldi kolektiboa egingo da gaur (osteguna)

0
638

Emakume Txokoko Irakurketa Feministen Guneak, Mugimendu Feministak eta Emakume Txokoak elkarrekin antolatutako ekimena da.

Argazkia: MB artxiboa.

“Ekimen honekin indarkeria matxistaren aurpegi ezberdinen aurrean, emakumeon ahotsa altxatu nahi dugu – adierazi du Antolakuntzak -. Erreparaziorako eta aitortzarako gune bat izan nahi du”.

“Ekimen artistiko kolektibo honetan testu eta ahots ezberdinak izango dute tartea, eta adierazpen artistiko ezberdinak lagun izango ditugu”.

Ekitaldia gaur (eguena) Kulturateko ‘kalistroetan’ izango da arratsaldeko 19:00etan. “Zu bertan izatea nahiko genuke. Animatu eta hurbildu!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen