Gaur gauerdiko 24:00etatik aurrera, “normaltasun berria” delakoa aplikatuko da, eta ondorengo neurriak aplikatuko dira:
- Garraio publikoa: maskarak erabili behar dira, eta % 100ean jarriko dira martxan zerbitzu publiko guztiak, tartean kaleko igogailuak eta funikularrak.
- Beilategietan gehienez 30 pertsona toki itxian, 75 toki irekian. Kultu eremuen edukiera % 75era mugatuko da.
- Ostalaritza, turismoa, merkataritza, elkarteak: Ez da afororik egongo, baina 1,5 metroko distantzia zaindu beharko da. Merkataritza zentroetako aisialdi guneetan % 60ko izango da aforoa. Buffet edo kokteletan gehienez 25 pertsona.
- Hotelak: Eremu komunak irekiko dira, edukiera mugarik gabe.
- Gaueko aisialdia eta dantzalekuak. Ireki egingo dira dantzalekuak, baina mahaietan eserita egon beharko da. Metro eta erdiko distantzia zaindu beharko da.
- Kultur ekitaldiak: Eserita egon beharko da, eta aurrez izendatutako tokietan eserita egongo dira ikus-entzuleak.
- Kirol ekitaldiak: aire librean gehienez 1.000 pertsona. Leku itxietan gehienez 300 pertsona. Beti ere, edukieraren % 60ko muga errespetatuta.
- Haur parkeak: Ireki egingo dira, aforoa mugatuta dagoen kasuetan soilik, pertsona bakoitzak 4 metro koadroko eremua izan beharko du, eta garbitasuna zaindu beharko da.
- Txartelarekin ordaintzea sustatuko da, eta 65 urtetik gorakoei lehentasuna ematen saiatu beharko da.
- Aire librean egiten diren azoken kasuan, ezingo dira ohiko postuen % 60 baino gehiago ireki, baina udalek eremuak handitu ahal izango dituzte muga hori konpentsatzeko.
- Autoeskoletan gehienez 25 ikasle egongo dira, eta musukoa erabili beharko da autoan.
- Liburutegiek ohiko zerbitzua eskainiko dute, % 60ko edukierarekin, eta utzitako liburuak gutxienez astebete egon beharko dira gordeta norbaitek entregatu ostean.
- Museoak ireki ahal dira, baina areto bakoitzean % 60ko edukiera errespetatuta.
- Kirol instalazioetan ere, igerilekuetan tarteko, gehienezko edukiera % 60koa izango da, aldagelak eta dutxak erabili ahako dira, baina babes neurriak eta metro eta erdiko distantzia errespetatuz.
- Aldundiek eta udalek hondartzetan edukiera mugak jarri ahalko dituzte segurtasun tartea zain dadin. Horretarako, hondartzetan egoteko denbora mugak, edo aparkalekuko sarbideak kontrolatu ahal izango dituzte.