Haur parkeen, ostalararitzako terrazen, Gazte bulegoen eta merkatu txikien itxiera, eta Herribusan, BAZen eta udal zerbitzuetan murrizketak ezarriko ditu
Koronabirusaren hedapena saihesteko, atzo Arrasateko Udalak hartutako erabakiei gaur honako hauek gehitzen zaizkie:
- Haur parkeen itxiera
- Ostalaritzako terrazen itxiera: beladoreak, mahai-aulkiak, kupelak eta jezarlekuak.
- BAZ eta udal zerbitzuetan bakarrik erregistro zerbitzua ematea.
- Gazte bulego eta merkatu txikien itxiera.
- Herribusari
dagokionez:
- Bakar bakarrik txartel bidez ordaindu ahal izango da.
- Ez dira erabiliko gidariaren ondoko aulki tolesgarriak
- Udal zerbitzu publiko guztietan, herritarrei harrera aldez aurretiko hitzorduarekin egingo da.
Neurri hauek gaurtik apirilaren 1era arte irango dira.
Informazio gehiago: Kiroldegia, Kulturate, Amaia, Txikitxokoa, Gaztetxokoa,… itxita izango dira martxoaren 31ra arte