Neurogarapenari buruzko hitzaldia apirilaren 30ean Magala espazioan

0
1578

Arizmendi Ikastolak haurraren neurogarapenari buruzko hitzaldia antolatu du apirilaren 30erako, Uribarri guneko Magala espazioan.

“Neurogarapena: 0-6 haurraren garapena ulertzeko gakoak” izeneko saioa 17:30ean hasiko da eta euskaraz izango da. Hizlaria Katya Martin Requejo izango da, neurohezkuntzan ikerlaria eta irakaslea.

Saioa gurasoei, hezitzaileei eta haurren garapenarekiko interesa duten herritarrei zuzenduta dago, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen