Erabaki hau Osakidetzako Administrazio Kontseiluak hartu du oraintsu, uztailaren 22an. Arrasatearra ez da izan ordezkatutako bakarra, izan ere, Víctor Bustamante ere ordezkatua izan da Osasun Laguntzako Zuzendaritzan.
Argazkia: Eusko Jaurlaritza.
Eusko Jaurlaritza berrian zenbait kargu aldaketa izaten ari dira, tartean Osakidetzan.
Horrela, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak uztailaren 22an erabaki zuen Nestor Arana arrasatearra ordezkatzea.
Aranak Enpresa Zientzien ikasketak egin zituen ETEOn, eta espezialitate zein master bana egin zituen.
Azken urteetan Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargua bete du Osakidetzan, eta aurrez beste hainbat kargu bete ditu Jaurlaritzan:
- Zerbitzu Orokorretako zuzendaria Lanbiden
- Gazteria eta Gizarte-ekintzako burua, hiru epetan
- Zerbitzuetako Zuzendaria Kultura Sailean
- Informatika eta Kontabilitateko teknikaria
Arrasateko EAJ-PNVko zinegotzi ere izan zen, Aldundiko Errepideen Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari orokorra, eta Bidegiko zuzendari orokorra, besteak beste.
Orain bere ordezkoa Xabier Ibarzabal Astigarraga da, Automatika eta Elektronika Industrialeko Goi Mailako Ingeniaritzan lizentziatua.
Lehen urteetan automobilgintzaren sektoreari lotuta egon ostean, 2008an sartu zen lehen aldiz Osakidetzan.
Zenbait kargu bete ditu EAEko Osasun Publikoaren administrazioan, eta adibidez 2021etik Azpiegituren zuzendariorde aritu da.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluak uztailaren 22an ere erabaki zuen Maite Martínez de Albéniz Zabaleta izendatzea Osasun Laguntzako zuzendari, Víctor Bustamante ordezkatuz.
Informazioaren gaurkotzea: Aranak Goienari azaldu dionez, azken kargu hau “utzi ostean jubilatu” egin da.




