Nespereira anai-arrebak eta Etxeberriak 2. film laburra argitaratu dute

0
437

Daniel eta Ariana Nespereira arrasatearrek eta Zihara Etxeberria aramaioarrak euren bigarren film laburra argitaratu dute Youtuben, ‘Post Mortem’ izenburupean. Oraingoan bakardadeaz eta isiltasunaz hitz egiten duen film laburra da. “Bi ahizpak dolu zorrotza dute ama hil ondoren. Dena ondo doa iluntasunak irentsi arte eta dena zalantzan jartzera eraman arte, baita haratago dagoena ere; post mortem dagoena.” Hiru nerabeek aurtengo urtarrilaren 4an estreinatu zuten lehen film laburra, Youtuben ere, ‘Erbestean’ izenburupean.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza eta Ekoizpena: Daniel Nespereira
  • Gidoia: Ariana Nespereira
  • Antzezpena: Zihara Etxeberria eta Ariana Nespereira
  • Makillajea eta Ile-apainketa: Henar Rojo
  • Eskerrak: Uxue Urrutia eta Aimar Agirre
  • Musika: 7 papillons: Ez. 7. Still Hoping, LowBow Concertino No 1 for Double Bass and Bass Quartett ll andante

Lotutako albistea: Hiru nerabek ‘Erbestean’ film laburra estreinatu dute Youtuben

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen