Neska-mutilek sormena lantzen hasi dute GazteEkin, ‘Txatxili’k antolatuta

0
550

Arropa, osagarriak,… kustomizatu egin dituzte, karterak sortu dituzte, txapak, fieltroa baliatu dute,… Erdialdeko Gaztegunean. Gaur (urtarrilak 2), bihar eta etzi ekimen gehiago izan dituzte.

GazteEkin 2022 egitasmoa martxan dago; gaur goizean Sormen Gunea abiatu dute Erdiguneko Gaztegunean.

Hartarako, Txatxilipurdiko langileek zenbait gune sortu dituzte, eta ondoren 9 urtetik gorako neska-mutilek arropa, osagarriak,… kustomizatu egin dituzte, karterak sortu dituzte, txapak, fieltroa baliatu dute,…

Azpimarratzekoa da gaur (urtarrilak 2), bihar eta etzi gaztetxoek Txatxiliko hezitzaileekin ekitaldi bana egin ahal dituztela goiz eta arratsaldez. Hala, gaur arratsaldean Parkour gunea izango da Gaztetxean eta Ihesbidea Gaztegunean bertan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen