Haur ugariri elkarteek azaldu diete parkour parke berria nola erabili

0
1090

Udalak antolatuta, goizean ikastaroak aurrera eraman dira, eta arratsaldean saio librea egin da. Irun, Gasteiz eta Bizkaiko lau elkartek eman dituzte ikastaroak. Ekitaldiarekin Obenerrekako gune berria inauguratu da.

Udalak antolatu ditu ikastaroak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lau elkarteak eskaini dituzte: Irungo Lotzen elkarteak, Arabako Parkour Elkarteak, Bizkaikoak eta Bizkaiko Parkour Eskolak.

Ikastaroan 8-11 urte bitarteko bi txandetako plaza guztiak bete egin dira. Halaber, 12-15 urte bitartekoen txandan plazen erdia bete da.

“Nabari da adin tarte honetan libreago ibiltzen direla, eta haurren aldean, gaztetxoek ikastaroetan gutxiagotan parte hartzen dute”.

Aurreikusten zen helduentzako beste txanda bat egitea “baina izen-emate nahikorik ez da izan, eta txanda horren ordez, haurrentzat bigarren txanda antolatu dugu eta aurrera eraman dugu”.

Ikastaroak ondo bidean egin dira, “arazorik gabe, haurrak segurtasunarekin kirola egiten ibili dira”. Elkarteko kideek azaldu diete “parkea nola erabili, zehazki parkeko txoko bakoitza landu dugu: batean jauziak, bestean oreka, bestean besoen erabilera,…”. Erakutsi diete “lorpen batzuk progresiboki lortzen direla”.

“Segurtasunez parkea nola erabili azaldu diegu, eta ondorioz horrela parkean ziurrago eta gehiagotan jolas dezakete, pixkanaka-pixkanaka, minik hartu gabe”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen