Neska gazteendako arropa ere eskaintzen hasi da BC, ume arropaz gain

0
934
Belen Cervel

BC denda Txikitxokoaren ondoan dago, Maalan, eta hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia dauka. “Kalitate-prezio oso oneko produktuak eskaintzen ditugu”, azpimarratu du Belen Cervel dendariak.

Bertako komertzio honek ia 11 urte daramatza haurrentzako arropa saltzen, Maala errebalean, Txikitxokoaren ondo-ondoan.

“Kalitate-prezio oso oneko produktuak eskaintzen ditugu”  nabarmendu du Belen Cervel arduradunak. “Arrasaten gu gara kalitate handiko marka hauek eskaintzen dituen bakarra”:

  • Feetje
  • Mayoral
  • Zippy
  • Losan

Denda honen beste abantaila bat gertutasuna da: “haurrek ez badute arropa hemen [dendan] probatu nahi, gurasoei arropa etxera eramatea uzten diegu”.

Gainera, bezeroei erraztasunak ematen dizkie, ordaintzeko adibidez “2 hilabetetan interes barik, 3 hilabetetan interes barik,… Ibai-Arteren Txartelaren bitartez”.

Azpimarratzekoa da ere Ibai-Arte Txartelarekin ordainduta, %5eko deskontua lortzen dela hurrengo erosketa egitean. “Gainera bezeroek afarien, oparien,… zozketetan sartzen dira”.

Dendak 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat arropan eskaintza zabala dauka. Gainera, orain “neska gazteentzako arropa eskaintzen hasi gara”.

Neguko arropan benetako pagotxak eskaintzen ditu: arropa 3 €, 5 €, 10 € edota 15 euroren truke eros daiteke, baita %60ko deskontuekin ere,…

Aldi berean, aurtengo udaberri-negurako arropa eskaintza honezkero zabalik dauka. “Gure erosle ugarik baloratzen dute hemengo arroparen kalitatea: haur batek erabilitako arropa beste ume batek (ahizpa edo anaia esaterako) erabiltzen jarrai dezake”.

Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen