Bi gizonezkok neska gazte bat bortxatu zuten Maritxu Kajoin, eta Itaiak herrikide ugarirekin “babes osoa” azaldu diote erasotuari. “Eraso matxisten aurrean eraginkortsunez” erantzutera dei egin du antolakundeak, baita faxismoaren diskurtsoei aurre egitera ere, halako erasorik gabeko “jendarte bat eraikiz”.
Elkarretaratzea gaur arratsaldean egikaritu da Herriko plazan, eta herritar ugarik hartu dute parte.
Antolakunde sozialistaren izenean, Itziar Cid Morrasek elkartasuna azaldu dio 14 urteko gazteari.

“Hau ez da kasu isolatu bat”, adierazi du, eta aintzat izan ditu Iruñean, Hondarribian, Zumaian eta beste leku askotan izandakoak.
Horrela, agerian utzi du faxismoaren inguruko diskurtsoa, “emakumeon aurkako indarkeria kasu isolatuak baino ez direla” gezurtatuz.
Itaiak beharrezko ikusten du “erasoen aurrean irmotasunez eta eraginkortasunez erantzutea”, “figurak seinalatu behar ditugu, inpunitatearekin amaitu dezagun”.

Azpimarra jarri du ere indarkeria sufritzen duten “emakumeek beraien bizitzekin aurrera egin ahal izateko baldintzak bermatu behar ditugula”.
Guztion ardura da “eraso ororen aurka erantzun aktiboa edukitzea”, eta halako erasorik gabeko “jendarte bat eraikitzea”.

Albistea osatzen gabiltza




