Argazkiak: Oihana Sanchez.
Nerea Baena arrasatearra izan da lehena Gasteizko Carrera de la Mujer Central Lechera Asturiana lasterketan, eta 2.000 korrikalarik parte hartu dute, bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin konprometituta.

“Marea Rosa” Arabako hiriburura itzuli da, osasun egoera dela-eta iaz ospatu ez ostean. Parte-hartzaileek 4 kilometro baino gehiagoko ibilbidea egin dute, eta irteera tarteka egin dute, distantzia soziala bermatzeko eta ibilbidean pilaketa handiak saihesteko.

Nerea Baenak gidatu du proba denbora guztian, eta bera izan da 15 minututik jaitsi den atleta bakarra. Bigarren postuan Elsa Ramos Mateos helmugaratu da 15:17ko denborarekin eta Txaro Alonsok osatu du podiuma 15:31koarekin. Zaira Acedok eta Andrea Perezek laugarren eta bosgarren postuan bukatu dute, hurrenez hurren.