Nerabeekin osatutako Udaixeren izen-ematea ireki du Udalak

0
379

Kartela eta beheko testua: Arrasateko Udala.

Uztailaren 1etik 18ra izango da, eta egitaraua nerabeekin batera osatu da. Izena ematea ekainaren 18a baino lehen egin beharko da, esteka honetan. Prest du jada Udaleko Gazteria Sailak nerabeei zuzendutako udako egitarau berezia.

Uztailaren 1etik 18ra, lagunartean aisialdiaz gozatzeko aukera izango da. Oraingo honetan ere, nerabeekin adostutako egitaraua osatu da. Bi zatitan banatuta dago proposamena:

6AK BAIETZ proposamena

Ekintza guztietan edo bakarretan parte hartzeko aukera dago, astelehenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan izango dira.

● uztailak 1, astelehena, Kastañaresera bizikletan, 16:00etatik 21:30ak arte.
● uztailak 3, eguaztena, Deban surf, 10:00-18:00.
● uztailak 5, egubakoitza, munduko sukaldaritza, 16:30-21:30, Erguineko gazte txokoan.
● uztailak 8, astelehena, Mutrikuko igerileku naturalera irteera, 11:00-19:00.
● uztailak 10, eguaztena, Hontza X-Tream, 12:00-20:00
● uztailak 12, egubakoitza, Musabentura (merendola, jolasak, ilunabarra), 16:30-21:30

Ekintza guztietan izena emateak 20 euroko kostua du.

Ekintza solteetan: Deban surf 10 euro, Mutrikuko irteera 5 euro, Hontza X-Trem 10 euro.

GAZTEKONKIS proposamena

Uztailaren 16tik 18ra, martitzenetik eguenera, Garaion abenturan, kanpaldia eta abentura ekintzak egingo dira. Prezioa: 30 eurokoa izango da.

Izen-emateak eta informazioa

Izena ematea ekainaren 18a baino lehen egin beharko da, esteka honetan.

Informazio zabalagoa: Gazte Bulegoa, 943252065 / gaztebulegoa@arrasate.eus edo Gazte Txokoetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen