Nerabeei zuzendutako Udaixe 2025 egitaraua aurkeztu du Udalak

0
1920

Prest dago jada aurtengo Udaixe, nerabeei zuzendutako udako egitarau berezia. Ekainaren 30etik uztailaren 17ra, lagunartean aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute 12-17 urte bitarteko arrasatearrek.

Ohi bezala, nerabeekin adostutako egitaraua osatu da eta bi ekintza multzo hartzen ditu barne:  “6AK BAIETZ!” eta “GAZTEKONKIS”.

·      6AK BAIETZ:

Ekintza guztietan edo bakarretan parte hartzeko aukera dago, astelehen, eguazten eta egubakoitzetan izango dira:

NOIZ AKTIBITATEAORDUTEGIANON
ekainak 30 – astelehenaKayak10:00 – 19:00Urdaibai
uztailak 2 – eguaztenaIgerilekura15:00-20:00Arrasate
uztailak 4 – egubakoitzaZaldiekin Koatxing-a15:00-20:30Monteazpitik abiatuta
uztailak 7 – astelehenaPaintball10:00-18:00Donostia
uztailak 9 – eguaztenaPistina naturalak11:00-19:00Mutriku
uztailak 11 – egubakoitzaIkasturte amaierako festa16:00-20:00Kurtzetxiki

Ekintza guztietan izena emateak 20 euroko kostua du.

Ekintza solteetan: Urdaibain kayak 10 €, Paintball Donostia 10 €, Mutrikuko irteera 5€.

·      GAZTEKONKIS:

Uztailaren 15etik 17ra, martitzenetik eguenera, Garaion abenturan, akanpada eta abentura ekintzak.

Prezioa: 30 €.

Izena emateko epea: ekainaren 20 arte hemen

Informazio zabalagoa:

–       Gazte Bulegoan 943252065 gaztebulegoa@arrasate.eus

–       Gaztetxokoetan 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen