Neomak eta Asier Elgezua Herri Urratsen bideokliparen sorkuntzan aritu dira

0
702

‘Elge’ arrasatearrak zuzendari lanak egin ditu, Mikel Cubillo aretxabaletarrarekin batera. Gainera, Irati, Leire eta Ametsek (beste Neomekin batera) kantua ondu, abestu eta antzeztu dute. Ipar Euskal Herriko ikastolen jaialdia maiatzaren 12an ospatuko da!

Argazkia: Asier Elgezua Zulueta / Goiko framea eta beheko bideoa: Neomak-AEZ-MC.

Euskararen aldeko jaia Senpereko lakuaren inguruan ospatuko da, Lapurdin. Antolakuntzak gaur bideoklipa ezagutzera eman du, eta zenbait arrasatearrek lan honetan jardun dute.

Adibidez ‘Hor gaude’ abestia Neomek ondu dute, tartean, Amets Ormaetxea Ezpeleta, Leire Etxezarreta Learreta eta Irati Gutierrez Artetxek dihardutelarik.

Kantu honetaz gain, bideoklipa sortu dute eta bertako zuzendaritzan eta muntaian Asier Elgezua ‘Elge’ arrasatearra aritu da,

Abestiaren hitzak Nerea Ibarzabalenak dira eta musika ekoizpena Jimbo Paezena. Gainera, bideoaren jatorrizko ideia Eneritz Aulestiarena da, ekoizle eragilea Unai Alberdi izan da eta argazki zuzendaria Rodrigo de Pablo.

Lantaldea osatuz, kamera laguntzaile Nestor Urbieta aritu da, irudi digitaleko teknikari Iñigo Arkauz, eta efektu bereziez Ander Mendia eta KiwiProds arduratu dira.

Graffer lanetan Huerta Montalvo ibili da, argiketariak Sandra Apausa eta Eddy Zelaia izan dira eta kolore postprodukzioa Heli Suarezek egin du.

Ildo honetan, Herri Urrats maiatzaren 12an ospatuko da, Senpereko aintziran Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko jaiaren 41. edizioa.

Aurtengo dirulaguntza Beskoitzeko ikastolari bideratuko da, eraikitzeko ezintasunean dago eta. Hona heme bioklipa eta izan untsa!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen