Garcia eta Arratibelek hitzaldia emango dute Goienagusik antolatuta

0
211

Goienagusik antolatuta, ‘Gazteak eta euskara: hizkuntza-hautuak eta hizkuntza-jarrerak’ hitzaldia eskainiko dute Nekane Arratibelek eta Letizia Garciak. Hitzaldia astelehenean, abenduak 4, izango da, goizeko 10:00etan Kulturateko areto nagusian.

Beheko testua eta argazkia: Goienagusi.

Gazteak eta euskara: hizkuntz-hautuak eta hizkuntz-jarrerak. Hitzaldi honetan Mondragon Unibertsitatean Haur eta Lehen Hezkuntza graduak ikastera datozen ikasleen hizkuntz-hautuak eta hizkuntz-jarrerak aztertuko ditugu. Zeintzuk dira gazte hauek euskara erabiltzeko eragiten duten aldagai nagusiak? Zeintzuk dira euskararekiko jarrerak? Zeintzuk euskarari egozten dizkioten balio nagusiak?

HIZLARIAK

Nekane Arratibel Insausti Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko irakasle-ikertzailea. Psikologian lizentziatua eta doktorea. Egun Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean dihardu irakasle-ikertzaile lanetan etorkizuneko irakasleen formazioan.

Letizia Garcia Fernandez Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko irakasle-ikertzailea. Lehen Hezkuntzan Graduatua eta Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan masterduna.  Egun Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean dihardu irakasle-ikertzaile lanetan etorkizuneko irakasleen formazioan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen