Autonomoen jubilazioaren eta negozio txikien transmisioaren inguruko jardunaldi bana izango dira. Gainera, tutoretza pertsonalizatuak ere eskaintzen ditu Mankomunitateak. Geroa Bermatuz 2023ren baitan.
Beheko testua eta argazkia: Debagoieneko Mankomunitatea.
GEROA BERMATUZ 2023
Autonomoen JUBILAZIOA eta negozio txikien TRANSMISIOA
Norentzat:
Negozio txikien jabeak, gehienez ere 5 urteko epean (erretiroagatik edo beste arrazoi batzuengatik) jarduera uzteko asmoa dutenak.
Negozio txikien jabeak, negozioaren transmisioa arrakastaz egiteko jarraitu beharreko urratsak ezagutu nahi dituztenak.
Jardunaldiak (14:00-16:30):
1.- Autonomoen jubilazioa
- Arrasate – Otsailak 6 (astelehena) Debagoieneko Mankomunitatea (erdaraz)
- Bergara – Otsailak 8 (asteazkena) Irizar jauregia (erdaraz)
- Oñati – Otsailak 9 (osteguna) Bidebarrieta (euskaraz)
2.- Negozio txikien transmisioa
- Arrasate – Otsailak 13 (astelehena) Debagoieneko Mankomunitatea (erdaraz)
- Bergara – Otsailak 15 (asteazkena) Irizar jauregia (erdaraz)
- Oñati – Otsailak 16 (osteguna) Bidebarrieta (euskaraz)
Tutoretza pertsonalizatuak:
Jardunaldi horietara bertaratzen diren pertsonek beren negozioaren transmisioari buruzko doako aholkularitza indibidualizatua eta pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute. Aholkularitza horren informazio zehatza “Negozio txikien transmisioa”-ri buruzko jardunaldian emango da.
Doako tailerrak dira baina izen-ematea beharrezkoa da. Plaza mugatuak.
Tailerrak egiteko, taldea eratu behar da.
Informazio gehiago: 943 79 30 90 edo rgarcia@debagoiena.eus