‘Neandertala eta klima-aldaketa’ hitzaldia emango du gaur Marijo Iriartek

0
352

‘Lezetxiki Neandertalen lurraldea’ erakusketaren harira, Ikerbasque-ko langileak azalduko du, besteak beste, zer-nolako klima aldaketak izan ziren Neandertalak biziraun bitartean.

Argazkia: Teknopolis – Elhuyar.

Hitzaldi ziklo hau antolatu dute Arrasate Zientzia Elkarteak, Ikerbasquek, UPVk, Aranzadik, Udalak, Gordailuak, Aldundiak eta Jaurlaritzak.

Marijo Iriarte Chiapussok Deustu eta UPV unibertsitateetan ikasi zuen, eta bigarrenean Geografia eta Historiako Lizentziatura (1985), Lizentziatura Gradua (1986) eta Doktoretza (1994) egin zituen.

2002an Historiaurreko Goi Errendimenduko UPVko Ikerketa Taldeak kontratatu zuen ikertzaile hau Gasteizen, eta Pleistozenoko zein Holozenikoko metaketa arkeologiko eta naturalei lotutako sekuentzia palinologikoen azterketaren arduraduna da.

Gure eskualdeko aztarnategi paleolitiko eta mesolitikoak batera zuzendu eta aztertu ditu, adibidez, Jaizkibelgo multzo arkeologikoa edo Bolinkobako koba.

Hainbat kongresutako partaidetzaren eta aldizkaritako zein monografikotako lankidetzaren ondorioz, argitalpen-zerrenda luzea du 1989. urtetik.

Ikerbasqueko langile hau Palinologian espezializatuta dago, eta beraz polena aztertzen du. Izan ere, polenak historiaurreko landaretzaren inguruko informazio ugari ematen du.

Era berean, orduko landaretzek orduko aldaketa klimatikoekin harreman zuzena zeukatenez, Marijo Iriartek ‘Neandertala eta klima-aldaketa’ hitzaldia emango du.

Gaur (asteazkena), martxoak 23, Kulturateko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen