Nazkatuak gaude! Eraso sexistarik ez, ez Euskal Herrian ez inon!

0
153

Testua eta kartela: Arrasateko Bilgune Feminista, Arrasateko Emakumeon Mundu Martxa eta Pottogorriak.

Atzo 75 urteko emakume bat hil zuen tiroz 77 urteko gizonezko bikotekideak, Miarritzen. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian gertaturiko hirugarren hilketa matxista da.

Indarkeria matxistak ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna delako, eredu honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak, menpeko harremanak bizirauteko eta mantentzeko erabiltzen duen baliabidea izanik. Horregatik, indarkeria matxistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari baikara.

Indarkeri matxistaren aurkako borrokan agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da, hezkuntzan hasita beste edozein eremutan ere. Garaia da hitzetatik praktikara pasatzeko.

Arrasateko Mugimendu feministatik gogor salatu nahi dugu erailketa matxista hau. Emakumeon aurkako indarkeriaren adierazpen bortitz honen aurrean, izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu! Honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudenak. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin, borrokan denak aske izan arte!!!!

ERASOEN AURREAN DENAK KALERA!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen