Nazioarteko kontalariak Ahoz Aho jaialdian ari dira ume eta helduentzat

    0
    555

    Argentina, Azerbaijan, Kolonbia eta Euskal Herriko kontalariak parte hartu dute orain arte, umeei nahiz helduei zuzenduta. Martxoaren 20an, Ahozkotasunaren Nazioarteko Egunean, kontakizunak izango dira Kulturaten nahiz plazetan.

    Azken bi argazkiak: Maider Alzelai.

    Celeste Abba argentinarrak eman zion hasiera jaialdiari martxoaren 5ean Kulturaten, hain zuzen, 18 urtetik gorako ikus-entzuleentzat.

    Azerbaijango Tarana Karim eta Euskal Herriko Nerea Ariznabarretak [irudietan] hartu zioten lekukoa martxoaren 7an, eta hiruzpalau urtetik gorako umeei ipuinak edestu zizkieten.

    Atzo, martxoaren 12an Amaia Elizagoien (Euskal Herria) eta Nicolas Lubo-ren (Kolonbia) txanda izan zen, Santa Marinako ludotekan, 4 urtetik gorakoentzat.

    Eta martxoaren 20an, Ahozkotasunaren Nazioarteko Egunean jaialdia borobilduko egingo da zenbait emanaldirekin:

    Maider Alzelai arrasatearrak irakurraldia egingo du, Pello Añorgaren testuei jarraiki Kulturaten, irudimena oinarri.

    Gainera, egun berean ipuinak kalera aterako dira arratsaldez, ‘Kamishi-Jai’ ipuin kontaketak Arrasateko erdialdeko plazetan edestuko baitira.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen