Nazioartean diharduten 15 kooperanteak batu ditu Mundukidek

0
888

Euskal Herrian lanean diharduten erakundeko beste pertsonak batu zaizkie Arantzazuko topaketan, eta egoeraren inguruan hausnartu dute.

Argazkia: TUlankide.

Topaketa irailaren 4tik 6ra egin dute, eta kooperanteek euren proiektuei buruzko erronkak azaldu dituzte bertan.

15 lagun hauek Mozambike, Etiopia, Ekuador, Kolonbia eta Brasilen dihardute, tokiko nekazariekin proiektuak garatzen, eredu kooperatiboa jarraituz.

Topaketan zehar bisita bi izan dituzte: Leire Mugerza Mondragoneko Kongresuko lehendakariarena eta Iñigo Albizuri Mundukideko lehendakariarena.

Bestalde, Arantzazuko egonaldia baliatu dute zenbait kooperatiba industrialetara bisita egiteko.

Topaketak ere helburu izan ditu pertsonek elkar (hobeto) ezagutzea eta kooperante berriak, talentu berriak, erakartzea.

Halaber, Mundukidek kooperateen lana bertatik bertara eskertu du, eta gogoratu du irailaren 8a Kooperanteen Nazioarteko Eguna dela. Zorionak lagunak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen