Naturan Jolasean dabiltza igandetik izadiaren lagunak

0
432

Argazkia: Antolakuntza.

Jaialdi honek baloratzen du “natura ordezkorik ez duen osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri agorrezina dela eta hau horrela, beharrezko ikusten dugu natur guneekiko atxikimendua areagotzeko dinamikak sortzea”.

Ildo honetan, eta helburu horri eutsiz, Arrasateko hainbat eragilek bederatzigarren edizioa elkarlanean antolatu dute:

Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdi Elkarteak.

Hala, aurreko domekan egitarauari hasiera eman zioten, espeleologia txangoa Montzongo koban eginez. Atzo, osteguna, herrigunean hiru ekitaldi ospatu zituzten:

Mural margoketa, Kalejira berdea eta ‘Adi Natura’ liburu berrien aurkezpenak. Eta asteburu honetan ere zer ospatua izango da:

Maiatzaren 25ean (larunbata):

18:00etan ZIORLAKO BEGIRATOKIRA IGOERA – Zaldibarretik abiatuta.
19:30ean *PRAKTIKA ONAK MENDIAN TAILERRA – Ziorlako begiratokian.
(Amaia Etxebeste mendi gidariaren eskutik).
20:30ean AFARIA – Zeuk ekarri eta bertan jan.
21:30ean *GAUBELA MITOLOGIKOA SUA ROL JOLASAREKIN
Ondoren *VIVAK egiteko aukera – Ziorlako begiratokian.

Maiatzaren 26an (igandea):

08:30ean *HERRI GOSARIA
09:30ean JAITSIERA

Euria bada: alertarik egon ezean, Amaia Etxebeste mendi gidariaren tailerra aurrera aterako da.
Vivak eta gosaria bezperan baloratuko dira.

*Goian aipaturiko hainbat ekintzetan (Praktika onak mendian tailerra, gaubela mitologikoa, Vivak gaua eta herri gosaria) izena ematea beharrezkoa izango da.

Izena emateko Txatxilipurdiko bulegoan edo ondorengo loturan:
https://labur.eus/NaturanJolasean2024

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen