Bideoa eta argazkia: Txatxilipurdi.
Astebukaera honetan Naturan Jolasean jaialdiaren 7. edizioa burutu dute. Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik antolatu dute ekimena.
Larunbatean espeolologia txangoa egin zuten Montxongo kobaren barnealdean eta orienting txangoa Santa Barbarako dragoitik. LH-ko 3. eta 4. mailako eta LH-ko 5. eta 6. mailako haurrek parte hartu zuten hurrenez hurren. Igandean berriz, Monterronen jaialdia ospatu zuten. Goizeko 11:00etatik aurrera kale-hegaztiak ezagutzeko ibilbidea, arte auzolana, bazkari librea, haurtzaroko yoga saioa eta kontzertu akustikoa burutu zituzten.
Ekintza gidatuez gain, egun osoan zehar jolas libre espontaneoan aritzeko txoko zein baliabideak izan ziren (zuhaitz zintzilikaria, irakurketa txokoa, oreka gunea, lokatz-gunea, musika txokoa, …).




