Bart itxi zen Mondraberrik antolaturiko udako argazki lehiaketan parte hartzeko aukera, baina oraindik baditugu epearen barruan heldutako argazkiren batzuk argitaratzeko. Horien artean daude Oskar Elizburuk naturan ateratako hiru hauek.
Lehenari «Astunen ere larre motzean» izenburua jarri dio. «Belarra goi goietan baino ez» dio, aurten izan dugun uda lehorraren inguruan.
Bigarrena gertuago ateratakoa da, Oteoko errotako ur-jauzian (Araba) eta «udan freskura bila» adierazi digu haren inguruan.

Hirugarrenerako Afrikara, Kanariar uharteetara, joan da Oskar Elizburu, zehatzago esanda, Maspalomasera. «Lurraren saihetsak ageri?»

Lehiaketa honetako epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.




