Besaidek eta AEDk antolatuta, Eñaut Agirre Goia filologoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak hitzaldia eman dute asteon Kulturaten.
Biek ala biek Euskarak Naturatik jasotakoa ikertu dute, eta ‘Gure faunari eta florari begira’ liburuan jaso dute. Zenbait naturazale eta euskaltzalek adi jarraitu zuten ‘Euskara eta natura txirikordatuz Arrasaten’ hitzaldia.




