Natrak 50.000 euro eman dizkio Gesalibarko San Juan de Dios Ospitaleari

0
1963

Natra jatorri espainiarreko konpainia multinazionalak 50.000 euro eman dizkio Gesalibarko San Juan de Dios Ospitaleari, zentroa baliabide gehiagoz hornitzeko, koronavirusaren hedapenak eragindako beharrei erantzuteko. Helburu berarekin, Natrak 75.000 euro emango dizkio Bakearen Mezulariei, eta beste 75.000 euro Munduko Medikuei.

Natra erreferentzia da Europan txokolatezko produktuen eta kakaoaren deribatuen ekoizpenean eta elaborazioan, banaketa-markaren eta beste elikadura-konpainia batzuen ikuspegi espezializatuarekin. Espainian, Frantzian, Belgikan eta Kanadan 6 lantegi ditu, eta 1.000 langile inguru ditu. Lantegi nagusietako bat Oñatin dago (Zahor zaharra).

San Juan de Dios Ospitaleak ospitaleratze psikiatrikoko hiru unitate ditu, egonaldi luzeko erregimenean, gaixotasun mental larria duten pazienteentzat, eta unitate psikogeriatriko bat, arretara zuzendua, defizit kognitiboa eta mendekotasun larria duten adineko pazienteentzat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen