Naiara Errasti Otañoren ‘Dragoi dantza’k irabazi du Sanjoanetako Kartel Lehiaketa

0
637

Guztira 10 lan aurkeztu dira txapelketara. Irudi hau jaiak iragartzeko kartelean eta eskuko programan azalduko da.

Aurten bai, aurten Arrasatek San Joan jaiak ofizialki ere ospatuko ditu. “Udala prestaketa lanetan murgilduta dago”, eta ezagutzera eman du kartel lehiaketako irabazlearen irudia.

Irudi hau kartel eta eskuko programan azalduko da, eta Naiara Errasti Otañok aurkeztu du, ‘Dragoi dantza’ izenaz. Zorionak Naiara!

Lehiaketako epaimahaia ondorengo pertsonek osatu dute: Amaia Bengoa Kulturateko pintura irakaslea, Itsaso Garai Txatxilipurdi elkarteko ordezkaria, Marta Izagirre Arrasate Musikaleko ordezkaria, Antonio Murillo ARTgazki elkartearen ordezkaria eta Juan Ramon Mendieta Garay Kultura eta Euskara zinegotzia. Guztira 10 kartel aurkeztu dira lehiaketara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen