Elena Lanuzak zuzendurik, urrezko domina lortu dute Valentzian. “Pandemia egoeran izandako zailtasun guztiak gaindituz, gogor entrenatu dute. Merezitako emaitza!” baloratu du Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak.
Argazkiak: ADGT.
Elkarte arrasatearrak balorean jarri du taldekide hauek “pandemia egoeran izandako zailtasun guztiak gaindituz, gogor entrenatu dute”.
Entrenatzaile-lanetan Elena Lanuza aritu da, hain zuzen, Uxue Azkue, Izaskun Garcia eta Nahia Irazola entrenatuz.
“Ilusioz” joan dira asteburuan Valentziara, han jokatu baita Aerobikeko Espainiako Txapelketa. Zehazki, Colonial Sport zentroan egin da.
Atzo hiru ‘dragoiek’ lehen postua lortu zuten, “merezitako emaitza!” klubetik azaldu dutenez: “Klub guztiaren izenean gimnastak eta Elena Lanuza entrenatzailea zoriondu nahi ditugu”. Zorionak dragoiak!