Nahia, Uxue eta Izaskunek Espainiako Aerobic Lehiaketan parte hartuko dute

0
1448

2020-2021 denboraldi arraro hontan Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldeko hiru gimnastak datorren astean Valentzian ospatuko den Espainiako Aerobic Txapelketan lehiatuko dira.

Beheko testua eta argazkiak: Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldea.

Txapelketa abenduaren 19an Valentziako Colonial Sport zentro nazionalean egingo da. Pandemiak eragindako egoerak, txapelketa egiteko era aldatu badu ere,gogor entrenatu ostean ilusioz joango dira gimnastak.

Nahia Irazola, Uxue Azkue eta Izaskun Garciak sortutako hirukoteak parte hartuko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen