Arrasateko Nagusien Kontseiluak Karmele Zabala psikologoak emango duen hitzaldian parte hartzeko gonbita luzatu du. Hitzordua azaroaren 10ean izango da, 17:30ean, Kulturateko Areto Nagusian.
Hitzaldian osasun mentala, zaintza eta bakardadea izango dituzte hizpide, besteak beste. Kontseiluak herritarrak bertaratzera animatu ditu.




