Nagusien Kontseiluak ‘Osasun Karpeta’ hitzaldia eskaini du

0
374

Arrasateko Nagusien Kontseiluak ‘Osasun karpeta’ hitzaldia eskaini du Kulturaten. Kontseilutik azaldu dutenez, “preskripzioari buruzko azken hitzaldian, bertaratu zirenek Osasun Karpetari buruzko galderak egin zituzten, eta iruditu zitzaigun beharrezkoa zela hitzaldi bat antolatzea zalantza guztiak argitzeko.”

40 minutuko saioan, Debagoiena ESIko kideek, Carmen Jimenezek, Rosa Domingok eta Ramon Sanchezek Osasun Karpeta zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu dute. Osasun Karpeta duela 10 urte martxan jarri zen aplikazio bat da, eta mediku-txosten guztia karpeta elektroniko batean eramateko aukera ematen du.

Osakidetza.euskadi.eus helbidetik sartzen da mugikorretik, tabletetik edo ordenagailutik. Aplikazio honetara sartzeko pasahitzak Osasun Zentroan eskatu behar dira. Edozein lekutatik sar daiteke asteko 7 egunetan, eguneko 24 orduetan, modu seguruan. Osakidetzaren informazio-tresna digital hau 16 urtetik gorako pertsonen eskura dago.

Zer egin daiteke Osasun Karpetaren bidez

Osasun Karpetaren bidez, pazientearen historia medikoa ikus dezakegu, besteak beste, txosten medikoak, medikazioa eta hitzordu pendiendeak.

• Duela gutxiko edo egiteke dagoen jarduera azkar ikustea: azken analisiak edo txostenak, egiteke dauden hitzorduak, tratamendu aktiboa eta, jarraipen programaren bateko kide izanez gero, egiteke dauden zereginak.
• Filiazio datuak ikusi: datuak kontsultatu eta telefonoa eta posta elektronikoa eguneratu ditzakezu.
• Txostenak kontsultatu eta deskargatzea: ospitaleko alta, kirurgikoak, analitikakoak, erradiologiakoak, anatomia patologikokoak, lehen mailako arretakoak (aldez aurretik eskatuta), bai eta egindako beste proba batzuetakoak ere (endoskopiak, dentsitometriak, eta abar).
• Historia farmakologikoa preskripzioekin ikusi eta deskargatu. Sintrom hartzen ari direnek ere tratamendu pauta deskarga dezakete.
• Txertaketa historia ikusi: proba erradiologikoen erradiazioekiko esposizio-maila (OTA), alergien historia edo historiaren laburpen bat QR formatuan.
• Kirurgiako itxaron zerrenda kontsultatu: interbentzio-datari buruzko informazioa erakusten du. Pazienteen eta Erabiltzaileen Arreta Zerbitzuari ere eska dakioke informazioa, posta elektroniko bidez.
• Lehen mailako arretako profesionalekin hitzordua eskatzea, berriro identifikatu beharrik gabe. Gainera, elektronikoki kontsultatu eta deskargatu ahal izango dituzu osasun arloko hainbat profesionalekin egiteko dauden hitzorduak.
• Osakidetzatik kanpoko txostenak sartzea (enpresa-azterketak, analisiak eta abar), “pdf” formatuan.
• Osasun-arloko profesionalekin elkarreraginean aritzea, aurrez aurrekoak ez diren arreta-kanalak erabiliz, hala nola: nire egunerokoa (pazienteak bere historia klinikoan egiten dituen oharrak), pazienteen mezuak (profesionalek pazienteei egindako abisuak, e-mail bidez, Osasun Karpetara sar dadin) eta zalantzak bidaltzea pazienteek profesionalei.
• Koloneko, bularreko eta zerbixeko minbizia goiz detektatzeko programekin lotutako jakinarazpenak jasotzea, eta egindako proben txostenak ikusi ahal izatea.
• Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) bistaratu, eginda izanez gero.
• Hirugarren pertsonen karpetara sartu ahal izatea, dagokion eskaeraren ondoren.
• Esteka interesgarrietara sarbidea, kanpainak, ohitura osasungarrien sustapena,…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen