Arturo Goikoetxea neurologo ohiak migrainak arintzeko hitzaldia eskainiko du Kulturaten urriaren 15ean.
Argazkia: MB artxiboa / Irudia: ANAKON.
Arturo Goikoetxea Uriarte (Arrasate, 1946) Gasteizko Santiago Ospitaleko Neurologia saileko buru aritu zen.
Egun jubilatuta dago, eta bere ikerketa “azalpen medikurik gabeko sintometara” eta minera zuzendu izan du. Gainera zenbait libururen egilea da:
- ‘Jaqueca, análisis neurobiológico de un dolor irracional’ 2003an
- ‘Migraña, una pesadilla cerebral’ 2009an
- ‘Desaprender la migraña’ 2019an
- ‘Depresión y dolor’ 2020an
- ‘Sapiens, ma non troppo. Síntomas sin explicación médica’ 2020an
- ‘El dolor crónico no es para siempre’ 2023an
‘Mina eta migrainak’ hitzaldia arratsaldeko 17:30ean izango da, ANAKONek antolatuta eta Udalak, la Caixa Gizarte-ekintzak eta Laboral Kutxak lagunduta.





