Nagusien Kontseiluak eskerrak eman dizkio Udalari desfibriladoreak jartzeagatik

0
257

Arrasateko Nagusien Kontseiluak eskerrak eman dizkie udal gobernuarii eta teknikariei, azkenean, desfibriladoreak izango direlako Arrasateko hainbat tokitan, eta hauek leku estrategikoetan egongo dira, erraz iristeko moduan. Garrantzitsuena da, kalean daudenez, eguneko 24 orduetan eman dezaketela zerbitzua.

“Arrasateko Nagusien Kontseiluak, desfibriladoreak kanpoan izatearen aldarrikapen hau duela 5 urte inguru hasi zen eta Udalari idatziz eskaera asko egin eta alderdi politiko guztiekin bildu ondoren, azkenean esan dezakegu Arrasateko herriarentzat oso beharrezkoa den zerbitzu bat dugula”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen