Hitzaldia urriaren 1ean izango da, arratsaldeko 18:00etan Kulturateko areto nagusian. Edukiera mugatua izango da.
Urriaren 1ean Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Arrasateko Nagusien Kontseiluak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, ‘Covid-19ak zahartzaroan ekarri dituen errokak’ hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Javier Yanguas La Caixa Fundazioko Zuzendari Zientifikoak emango du. Hitzaldiaren bukaeran, Covid-19aren ondorioz hil diren guztien omenez, musika errezitaldi bat izango da.
Hitzaldia urriaren 1ean izango da, arratsaldeko 18:00etan Kulturateko areto nagusian. Edukiera mugatua izango da, eta denera 70 lagunendako lekua egongo da. Beraz, hitzaldirako harrera behar den bezala egiteko, antolatzaileak 17:30etik Kulturaten izango dira. Gonbidapenak eskuratu beharko dira irailaren 28tik aurrera, BAZen, 943 25 20 00 telefonoan edo arrasate.eus webgunean.
