Arrasateko Nagusien Kontseilua: “Real Fundazioko trizikloen ekitaldiarekin jarraituko dugu 2022ko egitaraua”

0
665

Arrasateko Nagusien Kontseiluak 2022ko agenda aurkeztu du gaur arratsaldean prentsaurreko bidez bere egoitzan. Kontseilua osatzen dute:

  • Abaroa, Musakola, Uribarri eta Toki Argiko pertsona nagusien elkarteak
  • Cáritas
  • Sasoibide
  • Duintasuna
  • Iturbide Egoitza
  • BiziPoz (2017ko formakuntza ikastaroko partaideak)
  • Arrasateko pertsona independenteak

Kontseiluaren misioa da “Arrasateko pertsona nagusien sorkuntza potentzialitatea eta ekarpenak integratzea eta elkartzea”.

Aurten hiru hitzaldi antolatu eta egin dituzte orain arte: urtarrilean Javier Yanguas-en ‘Pasos hacia una nueva vejez’, otsailean elikadurari eta osasunari buruzko hitzaldia Amaia Diaz de Monasteriogurenen eskutik, eta martxoan Mabel Marijuan-en ‘Responsabilidad personal para la gestión de nuestra vida’. Aurrera begira, ekitaldi hauek antolatu dituzte:

  • Maiatzaren 4an ‘Bizikletaz adinik ez’ esperientzia eta hitzaldia
  • Maiatzaren 18an ‘Bizitzako galerak’ hitzaldia Maite Urzain Osakidetzako erizainarekin
  • Ekainaren 8an ‘Herencias y sucesiones’ hitzaldia Antonio Román de la Cuesta ‘Anton’ekin, Arrasateko notario batekin
  • Irailean-urrian Pertsona Nagusien Astea, irailaren 26tik urriaren 1era
  • Urrian, lehen laguntzeko kurtsoak, Arrsateko jubilatuen eta pentsionisten elkarteak
  • Azaroaren 23an, ‘Las residencias del futuro’ hitzaldia Olatz Etxabe Iturbideko zuzendariarekin eta Juanjo Calvo Zorroagako pediatrarekin, Kulturaten 17:30ean
  • Abenduaren 13an ‘Problemas energéticos, actualidad, ventas telefónicas…’ hitzaldia, Sara Muñozekin

Kontseiluak asmo du Adinberriko Fundazioko Ainhoa Becerrarekin ekitaldi bat egitea. Baita Bastida Akademiak emandako kurtso bat, lehen laguntzen inguruan.

Kontseiluko barne-formakuntzari dagokionez, Facebook orrialde bat nola kudeatu azalduko da.
Egitarau honen aste indartsuena Pertsona Nagusien Astea izango da, eta asmo hauek ditu Pertsona Nagusiaren Asterako:

  • Irailaren 26an zahartzeari buruzko mahai-ingurua eta Arrasate Musikaleko pertsona beteranoen emanaldia.
  • Irailaren 27an bizikletan ibiltzen ikasteko kutsoa, Anna Freixas-en hitzaldia.
  • Irailaren 28an Adineko Pertsonen Elkarteen jardueren aurkezpena, dokumentala.
  • Irailaren 29an Sasoibiderekin ibilaldia, adineko pertsonen eskubideen aldeko manifestua
  • Irailaren 30ean pertsona nagusien antzerkia, sukaldaritza ikastaroko luncha
  • Urriaren 1ean ospakizuna kalean Ibai-Arterekin elkarlanean.

Nagusien Astea “berezia egin nahi dugu, ilusioa eragingo duena, eta Arrasateko beste pertsonek ere koopera dezatela. Ekitaldi ugari egin nahi ditugu, iazko esperientzian oinarrituta.

“Iaz antolaketa lan handia egin genuen, baina emaitzak asetu gintuen, baina badugu zer ikasirik”. Kontseiluak Udalari zenbait eskaera egin dizkio:

  • Nagusientzako Bulegoa sortzea: “Gazte Bulegoa bezalakoa, baina nagusiontzat, leihatila bat izango lukeena, informazioa eta aholkuak jasotzeko. Egun horretarako BAZ dago”.
  • Desfibriladoreak jartzea “jubilatu etxeetan eta auzo garaietan, eta zinegotziak hitzeman zigun urrian jarrita egongo direla. Hala espero dugu, gai honekin denbora luzea baitaramagu”.
  • Bizikletan ibiltzeko ikastaro bat antolatzea: “Mugikortasunaren gaia puri-purian dago, eta guk Arrasate iraunkorrago eta atseginago bat nahi dugu”. Horrela, “adineko pertsonok auto gutxiagotan erabili ahalko dugu”.

Maiatzaren 4ko ekitaldia ‘Bizikletaz Adinik Ez’ deitzen da. “Mugikortasuna mugatua duten pertsonek erabiltzeko bi triziklo izango dituzte. Egitasmo honetan Aretxabaleta eta Arrasate elkarrekin gabiltza”.

Ekimen hau Erreala Fundazioak sustatzen du, eta Gipuzkoako beste udalerri batzuetan izan da. “Boluntarioak Arrasateko Goienetxekoak eta Aretxabaletako Lanbide Eskolakoak dira”.

Maiatzaren 4an bi trizikloen taldea 11:45ean abiatuko da, eta 13:00etan Biteri plazara iritsiko dira. “Bertan guk lekukoa hartuko diegu, eta egun berean 17:30ean Kulturaten hitzaldi bat izango da, gai honen ingurukoa”.

Erreala Fundazioak emango du hitzaldia eta trizikloen beharra azalduko dute. “Gu ekimen horren oso aldekoak gara”.

Trizikloen erabilera “belaunaldien arteakoa izango da: trizikloa mugiaraziko dute Aretxabaletan Lanbide Eskolako gazteek eta Arrasaten Goienetxeko erabiltzaileek”.

“Trizikloak Arrasateko Alde Zaharretik itzulia emango du, eta arratsaldeko 18:15ean geratuko litzateke Iturbide egoitza parean, egoiliarrek pixka bat ekimen hau ezagutu dezaten, eta trizikloak bertatik bertara ikus ditzaten”.

Horrelako esperientziak “Danimarkan dute jatorria eta aurrera eraman dira Corellan (Nafarroa), Bilbon, Gasteizen, Donostian,…”. Era berean, “Real Sociedad Fundazioak finantzatuko du, eta Udaleko ordezkariak gonbidatu ditugu. Erantzun digute parte hartuko dutela”.

Egitasmo honek “diru asko eskatzen du eta gure ustez instituzioak inplikatu behar dira”. Gainera, Udalak egitasmoa onartzen badu “boluntario ugari beharko dira aurrera eramateko”.

Era berean, Arrasateko Nagusien Kontseiluak dei egiten die herritarrei, “herritarrok Biterin ongietorria eman diezaiogun ekimenari, maiatzaren 4an, eguerdiko 13:00etan. Izan ere, proiektu berri eta berritzaile bat da, lekukoa hartuz”.

Nagusien Kontseiluak prentsaurrekoa baliatu du ere “Arrasateko herriari eskerrak emateko, hitzaldiak antolatzen ditugunean jende ugari bertaratzen delako. Horrek indar handia ematen digu aurrera jarraitzeko. Baita Udalari diru-laguntza emateagatik ere”.

Arrasateko Nagusien Kontseiluaren Facebooka

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen