Nagusien kontseiluak antolatutako ekitaldien barruan, gaur, asteartea, Alde Zaharrean eta Monterronen zehar nisita gidatua egin da Arrasate Zientzia Elkarteko kideekin. Arrasateko Nagusien Kontseiluak eskertu du AZE taldearen lana “eskerrak ematen dizkiegu ibilaldi hau interesgarria, kulturala eta entretenigarria izan delako”.








