Nafarroako eta Bizkaiako selekzioak garaileak Iturripeko txapelketan

0
376

Asteburu honetan, Arrasaten, selekzioen kadete mailako Euskadi eta Nafarroako Txapelketa ospatu da.Gipuzkoako emakumezkoen eta gizonezkoen selekzioetan Ointxe! Arrasate Saskibaloi taldeko jokalariak aritu dira. Gizonezkoen selekzioan Oier Indak ta Oier Borbolla jokatu dute, eta emakumezkoen selekzioan Nerea Uribarren, June Lizarralde eta Irati Uria.

Atzo finalerdiak jokatu ziren Iturripen. Goizean Gipuzkoako emakumezkoen selekzioak Arabako selekzioaren aurka jokatu zuen lehen finalerdia goizeko 10:00etan. Garaipena Arabako selekzioarentzat izan zen (46-57). Gizonezkoen Gipuzkoako selekzioak, berriz, eguerdiko 12:00etan Arabaren aurka jokatu zuen. Oraingoan garaipena Gipuzkoako selekzioarentzat izan zen (78-73).

Arratsaldean beste bi finalerdiak jokatu ziren. Arratsaldeko 16:00etan Nafarroako eta Bizkaiko nesken selekzioen arteko partidua jokatu zen. Garaipena Nafarroako selekzioarentzat izan zen (72-53). Mutilen bigarren finalerdia arratsaldeko 18:00etan jokatu zen. Lehiakide berdinekin garaipena Bizkaiko selekzioarentzat izan zen (54-91).

Gaur goizean emakumezkoen zein gizonezkoen hirugarren eta laugarren partiduak jokatu dira. Goizeko 10:00etan jokatu da Gipuzkoako eta Bizkaiko nesken arteko partidua. Oraingoan garaipena Gipuzkoako selekzioarentzat izan da (70-54). Eguerdiko 12:00etan gizonezkoen hirugarren eta laugarren postuak jokatu dira Araba eta Nafarroako selekzioen artean. Partiduaren irabazlea Arabako selekzioa izan da (63-55).

Arratsaldean berriz, finalak jokatu dira. Lehenengo emakumezkoen finala arratsaldeko 16:00etan jokatu da Arabako eta Nafarroako selekzioen artean. Nafarroako selekzioak garaipena lortu du (45-58). Ondoren, gizonezkoen finala jokatu da. Oraingoan arerioak Gipuzkoako eta Bizkaiako selekzioak izan dira, eta finala Bizkaiako selekzioak irabazi du (67-79).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen