Nafarroa Oinezen gozatzeko autobusa antolatu du AEDk

0
1316

Irudiak: Nafarroa Oinez eta AED.

Zizur Nagusian izango da aurtengo jaia, urriak 18 izango dituenean, eta autobusa antolatzen dabiltza Debagoieneko euskara-elkarteak:

Aretxabaletako Loramendi, Bergarako Jardun eta Arrasate Euskaldun Dezagun. Tiketak erosgai daude jada hiru elkarteen egoitzetan.

Euskara elkarteko bazkideentzat prezioa 10 eurokoa da eta gainontzekoentzat 12 eurokoa. Txartelak erosteko azken eguna urriaren 14a (asteazkena).

Antolatzaileek ohartarazi dute “gutxieneko kopurua 30 pertsona” direla, “bestela ez da autobus zerbitzurik egongo”. Hona hemen aurreikusitako ordutegia:

  • Aretxabaletan: 8:45ean Azben
  • Arrasaten: 9:00etan Zalduspen
  • Bergaran: 9:15ean autobus geltokian
  • Itzulera: 19:00etan Vianatik irten

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen