Nafarroa Etorbideko trafiko ardurak [Testua: Nafarroa etorbideko bizilagunak]

16
1594

Adierazpen honen bidez, Arrasateko herritarrei Nafarroa Etorbideko trafikoarekin gertatzen ari denaren berri eman nahi diegu.

Argazkia: Google Maps.

Joan den uztailaren 1ean, Nafarroa Etorbideko auzokoak udaletxeko ordezkariekin bildu ginen gure desadostasuna adierazteko. Etorbide honetan garraioaren gehikuntza behatu ondoren, ibilgailuen zirkulazioa areagotu zela ohartu ginen.

Gainera, kontuan hartzekoa da etorkizun hurbil batean etorbide honetan musika eskola eta hainbat kultura tailer egingo diren beste edifizio bat zabalduko dituztela. Irekiera berri hauekin batera oinezkoen trafikoa areagotu egingo da etorbide honetan. Oso arriskutsuak iruditzen zaizkigu udaletxeak egin nahi dituen aldaketa urbanistikoak.

Aldaketa hauek, Nafarroa Etorbidean garraio karga handitzea dakarte eta honekin batera arriskua, zarata eta kutsadura nabarmenki areagotuko dira. Egunean 450-500 bat autobus pasatzen dira etorbide honetatik, baita kotxe ugari ere. Eta hori gutxi balitz, udaletxeak Hotel Mondragón atzealdean autobus geltoki bat egitea erabaki du, hiritarroi inongo informaziorik eskaini gabe, honek errepideko garraioa astunagoa izatea ondorioztatuko du.

Bilera hartan, udalak, gure ardura kontuan harturik, urrian beste bilera batera joateko deituak izango ginela adierazi zigun. Azaroa bukaeran gaude, eta oraindik ez dugu haien berririk izan. Gainera, jakinean gaude udaletxea gurea ez den beste auzoetako ordezkariekin biltzen ari dela erdikaldean nahi diren aldaketen proposamenak adierazteko (eztabaidatzeko).

Bidegabekeri hutsa iruditzen zaigu ezarri diguten trafiko gehikuntza. Eta zentzugabekeria iruditzen zaigu baita udaletxeak gure kezka kontuan ez hartzea.

Bestalde, egindako bileran trafikoa arintzeko proposamenak aurkeztu genituen, haien artean trafiko norabidea banatzea, norabide bat Nafarroa Etorbidetik bideratzea eta kontrakoa Zerrajera kaletik.

Besterik gabe, hiritar bezala gure ardura kontuan hartzea eskatzen dugu .

16 IRUZKIN

  1. Hotel Mondragonen atzealdean autobus geltoki bak jartzeak ez du inondik inora Nafarroa Etorbideko trafikoa areagotzen…

  2. Trafikoa modu zentzudunean banatu behar da Arrasaten. Jarri gure lekuan. Otalora kalean bizi garenoi herri osoko trafikoak eragiten dizkigun buruko minez pentsatzen duzue? Orain musika eskolako ikasleek (Monterron) gure kaletik pasatzen dira, kulturare inguruan dabiltzan erabiltzaile asko eta asko bebai, uarkape, Amaia… Une honetan Arrasaten badago kale bat trafikoz saturatuta gurea da eta bertan zerbitzu publiko ugari daude. Besteok kexaka hasiko bagina…

  3. Nire elkartasun osoa Nafarroa etorbideko biztanleei. Trafikoaren arazoa Ekobulebar bat egitearekin bukatzen dela sinestarazi nahi digute, horretarako titular handiekin gure garunak bete nahian dabiltza. Baina ez dute esan nahi Garibai peatonalizatzea erabaki zutenetik eta Gipuzkoa etorbidea itxi zuteneko bonberadaren ondoren Nafarroa etorbidea eta Gelma auzoa kaltetuen irten diren guneak direla: trafikoa, auto oinezko eta bizikleten arteko konbibentzi eza…eta hori gutxi balitz, abisatu gabe.

    Proposamenak egin dituzue, zerrajera kalea eta nafarroa etorbidea zentzu bakarra jartzea. Neurri hori beharrezkoa da, gainera aukera asko emango luke espaloiak hobetu eta aparkamentu gehiago egiteko. Ea zortea duzuten!

    Hala ere, Gipuzkoa etorbidea berriz isteko asmoa erakusten badute, Gelman barrena trafiko guztia harantz joango zaizue. Hori ekiditzeko gipuzkoa etorbideko 2 erraiak mantendu behar dira, beraien proiektuarekin bat datorren bidegorria sartuz eta beharko denontzat jasangarriena izango litzatekeena.

    Arrasatear guztiak izan beharko lukete gogoan, inor kaltetu eta pribilegiatu gabe. Zentzu piskat izatea besterik ez da eskatzen.

  4. Guztiz ados Argiñanoren iritziarekin. Ez da posible ekobulebar proiektuarekin ondorioz hainbat zonalde kaltetuak izatea.

  5. Eta autobusekin zer pasatuko da, norabide bakarrean jartzen bada Nafarroa Etorbidea? Atxabaltatik datozen autobusak Garibaira etorri, buelta eman arazi Etxaluzeraino eta Zerrajera ostetik Mataderoko biribilgunera bidali? Absurdoa da, horrek trafikoa gehiago kaotizatuko luke.Non emango lukete buelta Nafarroa etorbidetik ez pasatzeko? Biteritik? Zer proposatzen da Roneoko etxeak rotonda bat bihurtzea?

    • Laubide plazan autobus geltokia egongo balitz bertako biribilgunetik sartu-irteteteko aukera egonda, norantza guztiak bermaturik leudeke, zentruan bertan, kaosik eragin gabe eta oinezkoentzat trastorno handirik suposatu gabe. Eta garrantzitsuena, inbertsio ikaragarririk egin gabe

  6. Laubide plazako autobus geltokiarena, aste bukaera honetan Morrasek& Zubiagak aurkeztutakoaz ari zara Arguiñano? Beste bonberada bat, zuhaitzak mozteko, berdegune bat desagertarazteko eta bi autobus jarraian baino gehiagoko lekurik ez lortzeko?Nafarroako etorbideko bizi kagun gutxi batzuengatik ezin da dana hankaz gora jarri. Gero kritikatu egingo dugu arbolak mozten direnean?
    Norabide guztiak bermatuta daudela? Hori ez da meritu bat norabide guztiak daude bermatuta autobus baterako geltokia edozein lekutan kokatuta ere.

  7. Eta zergatik moztu behar dira zuhaitzak ba? Ezin da ba nafarroa etorbidetik sarrera egin eta garibaitik irteera? Leku dexente dago laubide plazan bertan 4 geltoki egiteko, 2 ezkerrean ta 2 eskuinean. Ta dirua alperrik galdu gabe. Herria hankaz gora jartzea PNVren gobernua egiten ari dena da, herriko aurrekontua kanpoko empresei eman beraien obra faraoniko eta insolidarioak egiteko (adib Ekobulebarra) Non bizi zara? Herriko trafiko guztia zure etxe azpitik pasatzea erabakiko balute, abisatu gabe, ondo pentsatuko litzaizuke? Eta neurri hauek ekologikoak, oinezkoak onuragarriak bezala saltzen badizkizute, nahiz eta zure auzoko bizi kalitatea kaltetua irten, onartuko zenuke?

    Tristura ematen dit ikustea nola batzuk beraien proiektuak aurrera eramateko ez zaien inporta beste arrasatear batzu izorratzeak

  8. Morras&Zubiaga proposamena demenziala da. Grupo San Juanen bizi naz ta batzuk arkua bota nahi zuzkuen ta oin besteek Etxaluzeraino bihaldu nahi gaituzte, Bergararako zentzua hartzeko.

  9. Nire elkartasun osoa ere Nafarroa etorbideko bizilagunei. Argiñanok dioen bezela laubide plazoko autobus geltokia da alternatiba onena.
    Ekobulebar proiektuarekin Roneo autobusendako biribilgune handi bat bihurtuko da eta autobusen joan-etorria etengabea izango da, Musika eskola, kultur tailer eta zaldibar parkeko erabiltzaileen arriskua hareagotuz.
    Zergatik horrenbeste miloi gastatu ekobulebar proiektuarekin herritarrontzat hobekuntzarik ez badakar? Dirua behar gehiago duten Arrasateko sektoreetara bideratu beharko litzateke…

  10. Joder Arguiñano ez zaittez triste jarri. Bi autobus baño geixau jarraian ezin badira egon hori ez da konponbidea. Eta bai Bilduren proiektuan zuhaitzak bota egingo dituzte. Bonberada bat. Eta eragiten duen kaltea Garibairen peatonalizazio kaskarraren onura baino handiagoa.

  11. Baina Ekobulebarra ere beste bonberada bat da, baina kasu honetan kaltetuak bizilagun guztiok gara eta onuradunak politikari jakin batzuk eta eraikuntzako enpresaren bat.
    Dena dela hori beste arazo bat da Nafarroa Etorbideko bizilagunen kexa konkretu horrekin loturarik eztuena.

  12. Nafarroa Etorbideko bizilagunek asko sufritu dugu azken bolada hontan, aldaketa ugari sortu dira eta guztiak gure kalearen kalterako. Trafikoa nabarmenki areagotu da (ekobulebarraren sorkuntzarekin batera) eta lehen oinezkoen etorbide printzipala zen etorbide honetan gaur egun garraioa nagusitzen da, Arrasatera sartzeko eta bertatik irtetzeko erabiltzen den errepide nagusietako bat delako. Honekin ez dut esan nahi errepidea kendu egin behar denik, baizik eta etorkizun hurbil batean, Etorbideko bizilagunez gain kale honetatik pasatuko diren hiritar orok ere jasan beharko duela garraio festa hau. Beraz, Musika Eskolara edota bestelako tailerrak egitera datozen herritarrek ere zeresana izango dute. Eskatzen duguna guztiontzat da, azken finean kalea denona delako. Baina batez ere gure iradokizunak kontuan hartzea eskatzen diogu udaletxeari, eta ez hartzea erabakirik gutxi batzuen artean. Nafarroa Etorbideko bizilagunak informatuta egotea eskatzen da eta erabakietan parte hartzeko eskubidea dugunez, aldaketaren bat izanez gero komunikatzea.
    Eskerrik asko.

  13. Erabat ados eta nire elkartasuna Nafarroa Etorbideko bizilagunei. Herriko trafikoa dibertsifikatu egin behar da eta ez guztia leku berdinera bota. Gainera, kontuan hartu behar da bertan Zalbidarreko parkea dagoela, non herri osoko ume pilla bat ibiltzen diren jolasean. Ni ere bertan makina bat aldiz jolastutakoa naiz futbolean eta beste hainbat gauzatan, eta askotan baloia errepidera joaten zenean berehala habiatzen ginen aldeetara begiratu barik, umeen jokaera askotan hori delako. Momentuz ez da ezer larririk gertatu, baina zenbat eta autobus eta trafiko gehaigo ibili hortik orduan eta arrizku handiagoa dago. Hobe da neurriak hartzea ezer gertatu aurretik gertatu ondoren baino.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen