Nafarroa etorbideko hainbat puntutan zoladura berritzeari ekin dio Udalak

0
498

Testua: Arrasateko Udala / Argazkia: MB artxiboa.

Zoladuraren konponketa, estolda-zulo batzuen berritzea, arekak berriztu eta puntu batean espaloiko zoladuraren konponketa burutuko da.

Aste honetan, uztailaren 26tik 30a bitartean, areka inguruetan egingo dira bereziki lanak, eta ondoren, abuztuak 16ko astean asfalto lanak gauzatuko dira.

Nafarroa etorbideko hainbat gunetan zoladura berritzeari ekin dio Udalak. Kale osoko zoladuraren egoera aztertu dute udal-teknikariek, eta eremu bakoitzaren beharretara egokitutako tratamendua aplikatuko da: bi puntutan zoladura brintzatu eta asentatzeko prozesua hasita dago. Bi horietan zoladura apurtzeaz gain ondoko areka eta/edo estolda-zuloak ere kaltetuta daude.

Ospitalera sartzeko erreian, oinezko zubitik Oltam enpresaren sarrerarainoko zoladura asfaltikoa kaltetuta dago. Gune honetan estolda-zulo bi konponduko dira, asentatuta dago bere oinarria eta asentamendu hau batzuetan arekan ere igarri egiten da. Ospitaletik ateratzeko erraian ere bigun gune txiki bat dago, saihesbidera heldu baino lehen; puntu honetan zoladura besterik ez dago kaltetuta eta zoladura asfaltiko berria ezarriko da.

Laburbilduz, zoladuraren konponketa, estolda-zulo batzuen berritzea, arekak berriztu eta puntu batean espaloiko zoladuraren konponketa burutuko da.

Obra honen aurrekontua 23.700,28 eurokoa da, (BEZ barne) eta Excavaciones Arrasate S.L. enpresak burutuko du.

Victoriano Fuentes Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu du herriko zoladura eta asfaltoa berritzeko urteko plangintzaren baitan kokatzen dela aktuazioa: “herritarren segurtasuna eta ongizatea bermatzeko funtsezko lana da herri bideen zoladura egoera honean egotea. Urtero diru-partida bat zehazten dugu aurrekontuetan herriko bideak eraberritu eta mantenu egokia bermatzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen