Lirain ondoko berdegunean autobus parada bat jarriko dute. Horretarako, espaloiko piboteak kentzen hasi dira gaurkoan, eta eskabadora bat eraman dute bertara. Zelaitxoa eta zuhaitzak kendu ostean, bertan geltoki bat jarriko da, oraingo Garibaiko paradetako bat lekualdatuz. Etxe Txikien inguruan ere obrei ekin diete.
