Muxikan saldu dute Tripontziaren sari nagusia

0
667

Testua: Gure Esku.

‘Tripontzia burujabetzara bidean’ komiki digitalaren salmenta sustapenarekin batera, 52.000 euro zozketatu ditu Gure Eskuk. Zozketa, Beasainen (Gipuzkoa), notarioaren aurrean egin da, eta baditugu zenbaki saridunak.

Zenbaki irabazlea Muxikan saldu da: 20282. 30.000 euroko sari nagusia zenbaki horren ‘Diaspora’ serieak irabazi du. 2.000€-ko sariak eramango dituzte zenbakiaren gainerako serieak dauzkatenek: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Behe Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa. Bigarren zenbaki sariduna Beasainen saldu da: 13402, eta 1.000 euro jasoko ditu zenbaki horren serie bakoitzak.

Ezinbesteko bultzada

Tripontzia Gure Eskuren finantziazio iturri nagusietako bat da. Aurtengoan, gainera, irabazien zati bat euskal kulturgintza ikuspegi estrategiko batetik sustatzeko proiektu batera bideratuko du. Kultur ekosistemako hainbat eragileren arteko elkarlanean oinarritzen da aipatu egitasmoa, eta garatze bidean dagoenez, aurrerago eman ahal izango da xehetasun gehiago.

Gure Eskuri dagokionez, Hamaika Gara ekimena finantzatzera bideratuko du diruaren zati handiena. Hain justu, erreferendumaren aldeko ekimen honen baitako urteko plangintza lantzeko eta adosteko, ‘Bizkarrezurra‘ deitutako hausnarketa eta eztabaidarako saioa egingo du Gure Eskuk larunbata honetan, goizeko 10:00etatik 12:30etara. Saioa telematikoki egingo dugu, eta herri dinamikarekin bat egiten duen herritar orori irekia egongo da, betiere, aurrez labur.eus/bizkarrezurra helbidean izena emanda.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen