Mutil bati lapurtutako patinetea kalean ikusi dute, eta bila dabiltza

1
1835

Lapurreta duela hilabete batzuk egin zen, eta gaur lapurreta jasandako mutilak eta bere lagunek patinetea kalean ikusi dute gizonezko baten eskuetan [goiko argazkian]. Udaltzaingoari abisua eman diote eta udaltzainek bilaketa hasi dute.

Goiko argazkia: Zenbait herritar.

Duela hiru hilabete inguru patinete baten jabeak, denda batean erosketa azkar bat egiteko, patinetea denda baten atearen inguruan utzi zuen.

Norbaitek ibilgailua ostu egin zion, baina gaur eguerdian jabeak eta bere lagunek patinetea ikusi dute gizonezko baten eskuetan Arrasate pasealeku inguruan, Gaztelupe ondoan.

Patinetea ikusi dutenean konturatu dira oraindik osagarri batzuk jarrita dituela, hau da, lapurtu zuten egunean jarrita zituen osagarri berberak, jabeak azaldu duenez.

Udaltzaingoari abisua eman diote eta udaltzaingoaren zenbait patruila bertaratu egin dira. Bilaketari hasiera eman diote Arrasate pasealeku, Gazteluondo, Munar eta inguruko beste kale batzuetan.

Lapurreta jasan zuen mutilak eskatu du, argazkiko patinetea kalean ikusten baldin baduzu, Udaltzaingoari abisua eman diezaiozula: 943 25 20 10 edo 092 telefono zenbakiak.

Patinetearen ezaugarriak: frenoan silikonazko funda urdin argi bat zeukan. Kableak ere urdin kolorekoak dira, baita atzeko gurpilaren frenoa ere. Orokorrean, patinete beltza da eta Xiaomi 3 modelokoa. Gainera, patinetearen behealdean, hau da, oinak jartzen diren plataforman, sikilonazko zati batzuk zeuzkan. Zati horiek kentzean marka batzuk geratu ziren, pintura barik geratu ziren.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen