Maskara toki publiko guztietan erabili beharko da bihartik

0
1382

Baita tabernak bezalako leku itxietan ere. Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi berri du. Neurria aplikatzekoa da Arrasaten eta Euskal Autonomia Erkidegoan.

Nekane Murga sailburuak jakinarazi du ez dela onartuko ostalaritzan 10 pertsona baino gehiago mahai beraren inguruan elkartzea. Tabernetan eta jatetxeetan maskara kendu ahalko da soilik jateko edo edateko.

Kalean ‘botiltzarra’ egitea debekaturik egongo da. Orokorrean, maskara jarrita izan beharko da 1’5 metroko distantzia mantenduko diren egoeretan ere. Erabaki hauek gaur gauerdiko 24:00etatik aurrera aplikatzen hasiko dira.

Hondartzetan eta igerilekuetan ere musukoa jantzita izan beharko da, etzanda nahiz jarrita egotean izan ezik, betiere 1’5 metroko distantzia mantentzen bada edo pertsonak unitate familiar berekoa badira. Hondartzetan eta igerilekuetan ibiltzean musukoa derrigorrezkoa izango da.

Musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da Arrasaten, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Hego Euskal Herrian.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen