Santamas Komisiñua, herriko kultur taldeak, Ibai-Arte eta Udalak prestatu dituzte ekitaldiak. Biteriko karpan, Amaia Antzokian, Gaztetxean, Kulturaten, San Frantziskon,… egingo dira. Hainbat ekitaldietarako sarrerak jada lor daitezke.
Kartela: Santamas Komisiñua – Desegin.
Kultura zinegotzia Juan Ramon Mendietak baieztatu du “Santamas Eguna bertan behera geldituko dela” aurten, baina abendurako Ibai-Artek, kultur taldeek eta Santamas Komisiñuak Udalarekin hainbat ekitaldi prestatu dituzte:
Kultur egitaraua abenduaren 11tik urtarrilaren 5a arte izango da, eta ekitaldi horietako batzuk Biteriko ‘gasolineran’ izango dira. Hartara, “gaur karpa handi bat jartzen ari dira”.
Egitarau horretako ekitaldiak karpa horretan, San Frantzisko elizan, Kulturaten eta Amaia Antzokian egingo dira. Kultur zinegotziak adierazi bezala, “espero dugu 2021a pandemiaren amaieraren urtea izatea”.
Arrasate Trikitixa Eskolako Eneritz Urrutiak azaldu du “denbora, indarra eta batez ere elkarlana direla egitarau bat aurrera ateratzeko oinarrizko osagaiak. Herrigintzan ibiltakoak ondo daki, ametsak egi bihur daitezen, ez dela inoren zain egon behar eta taldearen indarraz edozer lor daitekeela, betiere izerdi on batzuk botata”.
Alabaina, “pandemia edo sindemia honek gure indarguneetan sortu ditu ahultasun gehienak”, eta azaldu dute “hamarkadetako funtzionamendua ez dela logika sozio-ekonomikoetan ulertu”, “ez behintzat dekretuek ulertarazi gura izan diguten bezala”.
Gehitu duenez “erantzukizuna bizitzako beste esparru batzuetara ere zabaldu beharko litzateke. Zer jaten dugun, zer erosten dugun, zeini ordaintzen diogun,…”.
“Ez dago zalantzarik, ardura pertsonala garrantzitsua da, baina ardura kolektiboa eta publikoari dagokion paperean datza gakoa”. Alde honetatik, agintariei zuzenduta, adierazi dute “indargune genituen gauza asko deuseztatzen ikusi ditugula hilabeteotan”.

Santamas Komisiñoko ordezkariak, Odei Guridik azaldu bezala, eragile hau lerrokatu egin da “azken urte luzeetan gertuko produktuen, bertako langintzen, kultura herrikoiaren eta jai parte-hartzaileen ildoan”.
Ildo honetan, Txoronpio eta Txoronpia eskoletara bertaratuko dira, eskulangintzen azoka egingo da, kontzertuak, hitzaldiak, ipuin-kontaketak,… izango dira.
Komisiñuak antolatutako ekitaldiak abenduaren amaieran izango dira, hiru gunetan: Biteriko karpan, Kulturateko areto nagusian eta Gaztetxean.
Aurten txikienek “Olentzero agurtzeko aukera izango da arratsaldeko 20:00etan zerura begiratzean edo 24an arratsaldeko 20:00etan herriko kale ahalik eta gehienetatik agertuko denean”.
Komisiñuak Arrasateko herriari dei egiten dio “arduraz eta ilusioaz egindako egitarauan parte hartzera”. Komisiñuak antolatutako Biteriko karpako ekintzetarako sarrerak “lortu ahalko dira ekitaldia hasi baino ordubete lehenago karpa ondoan”.
Horrela, “aforoa beteko den unetik aurrera, ezingo dira pertsona gehiago sartu. Halaber, Komisiñuak eskerrak eman gura dizkie “kulturgintzan kinka larrian dauden taldeei. Herri honetako doinu, erritmo, ahots eta dantzarien urteetako lan militanteak soilik bermatuko duelako etorkizuneko Santamasetan jai giroa berreskuratzea”.
Ibai-Arteko lehendakariak, Jon Apraizek, baieztatu du “beti kulturan ekimenak aurrera eramatea garrantzitsua izan da”. Azaldu du Ibai-Artek antolatutako ekitaldietarako sarrerak ibaiarte.eus webgunean lor daitezkeela, musu truk.
Biteriko karpak gehienez 150 pertsonendako aforoa dauka, eta bertan izango dira Ibai-Artek antolatutako 8 ekintza. Bestea Amaia Antzokian izango da, Arrasate Musikaleko Big Bandaren kontzertua, hain zuzen.
Txatxilipurdi elkarteko ordezkaria Itsaso Garaik gogora ekarri du asteburu honetan Jostailu Truke Merkatua egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera, Biteriko karpan. Urtero legez, “Txikilandia egingo da, beste formatu batean, urtarrilaren 2, 3 eta 4ean”.
Santamas Komisiñuak, herriko kultur taldeak, Ibai-Artek eta Udalak egitarau zabal bat prestatu dute:
ABENDUAK 11, EGUBAKOITZA
19:00: Biteri plazako karpan, Ekiñe eta Bloom taldeen kontzertua
ABENDUAK 12, ZAPATUA
11:30-13:30: Biteri plazako karpan, jostailu truke azoka, Txatxilipurdi elkartearen eskutik
17:00 Amaia antzokian IKIMILIKILIKLIK ikuskizuna, Marie de Jongh taldearen eskutik. Familientzat eta 6 urtetik gorakoentzat gomendatua
ABENDUAK 13, DOMEKA
12:00: Biteri plazako karpan, Arrasateko Trikitixa eskolaren emanaldia, Lore Gazteak dantza taldearen parte hartzearekin
ABENDUAK 14, ASTELEHENA
18:30: Kulturateko Areto Nagusian, ‘Aralar, mundua leku den lurra‘ ikus-entzunezkoa eta hizketaldia
ABENDUAK 15 eta 16, MARTITZENA eta EGUAZTENA
Egunean zehar: Txoronpia eta Txoronpio herriko ikastetxeetara joango dira Olentzeroren gutunak jasotzera
ABENDUAK 17 EGUENA
19:00 Amaia antzokian Gala Lirikoa. Partaideak: Miren Urbieta, Igor Perales, Alberto Arrabal eta Arkaitz Mendoza. Antolatzailea: Ozenki elkartea
ABENDUAK 18, EGUBAKOITZA
19:00: Biteri plazako karpan, Perlata taldearen ‘duguna esateko’ diskoaren aurkezpena
19:30 San Frantzisko elizan Arrasate Musikaleko Orkestraren kontzertua
ABENDUAK 19, ZAPATUA
9:00-14:00: Hileko 3. zapatuko azoka: bertako baserriko produktuak
10:00-14:00: Biteri plazako karpan, artisau langintzen jarduera feria
18:00: Gaztetxean, Fito skins eta Sukena taldeen kontzertua
18:00 Biteri plazako karpan, Panoli Kabareta: Ganso &cia taldearen eskutik.
19.00: Amaia antzokian, bertso saioa. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Ane Zuazubiskar, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi. Gai jartzailea: Saroi Jauregi. AED elkarteak antolatuta
ABENDUAK 20, DOMEKA
10:00-14:00: Biteri plazako karpan, artisau langintzen jarduera feria
19:00: Biteri plazako karpan, Arrasateko Gaiteroak & Garinband-en emanaldia, Arrostaitz dantza taldearen parte hartzearekin
ABENDUAK 21, ASTELEHENA
11:00-14:00/16:00-20:00: Biteri plazako karpan, Eskuartean elkartearen artisau azoka
18:30: Kulturateko Areto Nagusian, “Emakumeak euskal dantzetan: gezur baten historia.” Oier Araolaza Arrietaren hitzaldia
ABENDUAK 22, MARTITZENA
11:00-14:00/16:00-20:00: Biteri plazako karpan, Eskuartean elkartearen artisau azoka
ABENDUAK 23, EGUAZTENA
11:00-14:00: Biteri plazako karpan, Eskuartean elkartearen artisau azoka
17:00: Biteri plazako karpan, “Su epeletan” ipuin kontaketa
16:00 eta 19:00 Amaia antzokian Izaroren kontzertua.
ABENDUAK 24, EGUENA
11:00-14:00: Biteri plazako karpan, Eskuartean elkartearen artisau azoka
Arratsaldean, Olentzero herriko kale eta auzoetatik ibiliko da
20:00: Olentzerok zerua argituko du
ABENDUAK 26, ZAPATUA
19:00: Biteri plazako karpan, Assata “Dantzatu, madarikatuok!” diskoaren aurkezpena
19:00 Amaia antzokian Arrasate Musikaleko Big Bandaren kontzertua
ABENDUAK 27, DOMEKA
18:00: Gaztetxean, Txakurrak eta The Potes taldeen kontzertua
ABENDUAK 28, ASTELEHENA
12:00 Biteri plazako karpan, Haurrentzako tailerrak eta jolasak, Txatxilipurdiren eskutik
18:00 Biteri plazako karpan, Sarra Bete taldearen kontzertua
ABENDUAK 29 MARTITZENA
12:00 Biteri plazako karpan, Bizi-bizi zirkua. Kiki, Koko eta Moko pailazoak
18:00 Biteri plazako karpan, Kia’s show band musika eta jolasak ingelesez
ABENDUAK 30 EGUAZTENA
12:00 Biteri plazako karpan, Aztikeriak emanaldia, Tor eta Txoborro magoak
18:00 Biteri plazako karpan, Los killos taldearen emanaldia
ABENDUAK 31 EGUENA
13:00 Amaia antzokian Arrasate Musikaleko Bandaren kontzertua