Musika, magia eta teknologia Ikerlanen 50. urteurreneko jai herrikoian

0
494

Argazkia eta kartela: Ikerlan.

Datorren maiatzaren 25ean, larunbata, Ikerlan zentro teknologikoak 50 urteurrena ospatuko da, eta jai herrikoi bat antolatu du herriarekin batera ospatzeko. ‘Magaletik herrira’ izenburupean, publiko mota guztietarako jardueren programa zabala eskainiko duen jaia izango da. Ikerlanek ekitaldi ireki bat proposatzen du, herritarrei teknologia modu ludikoan hurbildu ez ezik, musika, magiaeta bakarrizketa ikuskizunak izango dira, baita dantza bertikaleko saio bat ere, egunari amaiera emateko. 

Biteri eta Sebero Altube plazetan eta Zaldibarko udal frontoian egingo dira ekintza nagusiak. Jarduerak 11:00etan hasiko dira eta Ikerlaneko taldeko 50 pertsona inguru arituko dira bolondres lanetan.

Publiko guztientzako jarduerak

Biteri plazan hainbat jarduera egongo dira egun osoan zehar, besteak beste, Joselontxos txarangaren musika animazioa, Tor magoaren eta Mikel Bermejo bakarrizketariaren emanaldiak, puzgarriak eta txapen zein laser inprimagailu tailerrak.

Gune horretan bertan, Xaibor DJaren ekitaldia ere izango da eta Ibai-Arteko kide diren establezimenduetan kontsumitzeko erosketa bonuen zozketakere egingo dira.

Biteri plazan baita ere, indarberritzeko topagune bat egongo da; txosna bat ezarriko baita Haraknostreetfood Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ikasleen ekimenaren eskutik. Baina, zalantzarik gabe, gune horretako protagonistak berezienak Patitas robot polizia etaPepper izeneko robot androideaizango dira.

Jai programaren beste techiegune bat Sebero Altube plazan egongo da. Han, robotekin ondo pasatzeko aukera izango da, auto lasterketak egin ahal izango dira scalextric pista handi batean,eta errealitate birtualeko simulagailuei esker, kayakeko zeharkaldi bat edo helikoptero batean hegaldi bat egiteko aukera egongo da.

Eguna amaitzeko, Harrobi taldeak ikuskizun bat eskainiko du, dantza bertikala sorkuntza garaikidearekin eta euskal nortasunarekin fusionatuz. Zaldibarko frontoian izango da, 22:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen