Musika, haur-jolasak, jan-edanak,… izango dira Elkartasun Martxan

0
1070

31 eragilek parte hartuko dute Unai Paroten etxeratzearen aldeko ekimenean. Sare Arrasatek dei egiten du 31 kilometroko martxaren azken 3 kilometroak bereziki jendetsua izatea.

Beheko testua eta kartela: Sare Arrasate

📣*Bizi arteko zigorrik ez!!!*📣*31 urte asko eta aski direla ozen esateko*

Alde guztien minak eta sufrimenduak aitortza behar duten bezala, orain eta hemen barren-barrenean astintzen gaituen sufrimenduak amaitu behar duelako.

Euskal preso, deportatu eta iheslarien eskubide guztien alde. Unai aske izateko eskubidearen alde.

_Herri bat dantzan, martxan, jarriko dugu!!_

📝 *Nola har dezaket parte?*
-Eragileekin batera nahi beste Km eginaz📣

📝 *Herritarrei deialdia:*
– *12etan Biteri plazan* urteetan dispertsioa pairatu duten presoen senideekin batera martxaren hasiera.
– *18etan Biteri plazan* , denok batera azken 3 Km-ak.

#UnaiEtxeratzekoBideaGara
#IzanBidea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen