Musika eta literatura uztartu ditu ‘Hitzen ahairea’ tailerrak

0
746

Rafa Rueda Etxebarria musikariak eta Gotzon Barandiaran Arteaga idazleak eman dute tailerraren lehen saioa, AEDk antolatuta.

Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak ondoko tailerra proposatu du gaurko: ‘Hitzen ahairea: zeri kantatzen diogu euskaldunok?’.

Gotzonek (idazle musikazalea) eta Rafak (musikari literaturazalea) euren ezagutzak partekatu dituzte parte-hartzaileekin. 

Idazleak berretsi du tailer honetan “euskarazko kantagintza aztertuko dugula, idazle eta musikarien arteko elkarreraginetik”.

“Hortaz, Literatura eta Musika uztartuko ditugu, gutxi gorabehera XX. mendearen hasieratik gaur egunera arteko ibilbide azkar batekin”.

Bide honetan “kantak aztertuko ditugu, letrak aztertuko ditugu eta Rafak zuzenean joko ditu”. Gaurko saioaren ostean, abenduaren 12an tailerraren beste saioa egingo da. Ekitaldiak ondorengo hiru webguneak aholkatu ditu:

armiarma.eus

badok.eus

Euskarazko Wikipedia

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen