TAOaren ondorioz, Erdialdetik hurbilen dauden kaleak autoz bete dira: Osiñaga, Legarre,… Ziorlako auzo-alkateak baieztatu du ere jendea “ez dabilela Arruenako parkinga erabiltzen”. Bestelako TAO batek “auzotarren bizitza-kalitatea hobetuko luke”.
Argazkiak: MB – Mikel San Miguel.
Auzo-alkateak, Mikel San Miguelek baieztatu digu “TAO Erdialde inguruan jartzeak ondoko auzoetan kriston eragina izan duela, eta Musakolan orain auto askoz gehiagok aparkatzen dute”.
Esate baterako, Osiñaga kaleko [goiko argazkian] aparkalekuak gaur goizean autoz beteta zeuden, argazkiak erakusten duen bezala. “Kale horretan bada beste arazo bat”:
“Ospitalearen zona horretan dago eta ziurrenik Debagoienetik Ospitalera datorren jende asko bertan aparkatzen du”.
Izan ere, “litekeena da jende horrek Ospitale ondoan aparkatzeko tokirik ez aurkitzea, TAO sistemaren ondorioz”. Inguru berean, Notario Etxagibel kalea ere “lehen kamioiek bertan aparkatzen zuten, baina orain kotxez beteta dago”.
Ondorioz, auzo-alkateak adierazi du “gure auzoak eskertuko lukeela Ospitaleak behar bezalako parking bat izatea”.
Trafikoa ugaritu da ere Musakolan “Erdialdetik hurbilen dauden kaleetan: Legarre, Lapurdi, Elkano,… Jendeak bertan aparkatzen du eta Erdialdera oinez joaten da”.
Kiroldegiko parkingean “lehen batez ere goizetan leku libre dezente egoten ziren, baina orain goizeko lehen ordutik betetzen da”.
Arruenako parkingari dagokionez, “Udal-gobernutik planteatzen zuten autoek bertan aparkatzea eta autoen erabiltzaileek urbanoko 3. linea hartzea, Erdialdera joateko, baina jendea ez dabil aukera hori ez erabiltzen, normala den bezala”.
EH Bilduk aurreko asteko prentsaurrekoan aipatu zuen Musakolako Auzo Alkatetzak bertan TAO jartzeko eskaeraren aukera:
“Bai, hala da, egoerak horrela jarraitzen badu, argi eta garbi eskatuko dugu TAO edo behintzat bertakoek aparkatzeko sistema bat, auzotarrok gure espazioa bermatuta izan dezagun”.
Musakolan “ez gaude ados TAO hau inplantatu den moduarekin. Baliteke TAO beharrezkoa izatea, baina inplantatzean jendearekiko sentikortasun handiagoz jokatu behar da”. Halaber, “Musakolan gure sistema propioa jartzea gura genuke”.
TAO Musakolan ere jartzeko eskaera “mahai gainean daukagu, momentuz ez dugu ofizialki aurkeztu. Prentsan irakurri dugu Udal-gobernuak bidali dizkioten neurriak hartuko dituela, baina ikusiko dugu ea zein neurri hartzen dituen. Ea horrek gure auzoaren egoera hobetzen duen”.
Horrela, “autoa gutxiagotan erabiliko litzateke, kutsadura murriztuko litzateke,… eta azken finean, auzotarren bizitza-kalitatea hobetuko luke”.
Bertako alkateak azpimarratu du “auzoan ez dugula inoiz aparkatzeko arazo handirik izan, baina TAO honek egoera okertu digu”.
Oso ondo Udalari arrazoia ematen, kalean TAO inposatuta eta Zigarrolan eskatuta, laister hasiko dira beste zonabatzuetan ere eskatzen, baina horrek ez du laguntzen arasoa konpontzen, baina bai udaletxeko arkak betetzen. Ez da nahikoa ordaintzen ditugun zergakin??
Ta akaso nola nahi dozue ordaindu obrak? Karameluekin? Edo Ezker Abertzaliak betiko moduan konponketa magikua dauko?
Hori hori, Ezker Abertzalekuei egurra!Eurenak in dau. Udaletxia ez dau mendietan berreskuratuko.
Beraz dirua biltzea da helburua ez?dakitena da udalean zaudenetik nire poltsikoak asko sufritzen dabilela, dena da ordaindu eta ordaindu, eta gainera entzun behar poteatzen dugunez ez kexatzeko.
Zozoek beleei ipurbeltz!
Igual gaizki ulertuko nuen, baina TAO aparkatzeko arasoa konpontzeko zela uste nuen eta ez obrak ordintzeko. Garbi utzi didazuna diru sarrera oso ona dela udaletxerako.
Emun lanenbat Ereñoi, denbora libre gehixegi dauko ta…
Orduan TAO sistema herrian obrak egiteko balio du??
Imaginatzen dut gure Arrasate 2030ean ur parkez josita eta bidegorri zati txikiez beteta .
Norbaitek edukiko ote du ideia onik gure herria eta herritarron bizimodua hobetzeko?
TAO ENPRESA PUBLIKO ALA PRIBATUA DA? HOR DAGO ERANTZUNA…
Bidenabar, bidegorriaren ezarpena ere onar daiteke, Musakola ere gurutza dezan… dena ez da diru-bilketa izango… ezta?
TAO jartzeak ez du esan nahi derrigorrez kobratu behar denik…badaude herrian zehar toki batzuetan non ez dela ordaindu behar ordu ta erdi egon ezkero…edo adibidez Bergaran bezela hiru ordu edo ordu ta erdi dohainik aparkatzeko aukera ematen dutena.
Mesedez, pentsatu gehiago herritarren arazoak konpontzeko eta gutxiago poltsikoak husteko.
Tao defizitarioa da, holan esan dau udal gobernua.
Ta ondiokan hemendik irakurri behar taorekin ordaintzen duguna obrak egiteko erabiltzen dutela.
Benetan jendia hitzegiten dau eta ez daki zer esaten dau