Musakolan hasiko da zapatuan Ludoteka Ibiltaria ‘Txatxili’k antolatuta

0
261
txatxilipurdi

Beheko testua, artxiboko argazkia eta kartela: Txatxilipurdi elkartea.

Badator aurten ere Txatxilipurdik antolatzen duen ludoteka ibiltaria egitasmoa. Arrasaten 3 ludoteka finko kudeatzen ditugu, baina badira auzo batzuek oraindik ludotekarik ez dituztenak eta hauentzat ludoteka ibiltaria izeneko egitasmoa aurrera eramango dugu 29. urtez.

Arrasateko haurrei, larunbatetan ere euskarazko aisialdi hezitzailea eskaintzea da egitasmoaren helburua.

3 auzotan egongo gara, bakoitzean 4 zapatu goizetan euskaraz jolastuz, haurren beharrak entzun eta hauek bideratzeko ahaleginak egingo ditugularik baliabideak eskainiz.

  • Musakolan, otsailak 5, 12,19 eta 26an.
  • San Andresen, martxoak 5,12,19 eta 26an.
  • Erguinen, apirilak 2,9,30 eta maiatzak 7an.

Ordutegiari dagokionez, goizeko 11:30etik eguerdiko 13:30ak bitartean burutuko dugu.

2 hezitzaile egongo dira bidelagun asteburu bakoitzean eta 3-12 urte bitartekoek parte hartzeko aukera izango dute, hauen arduradun edo gurasoei ere gonbidapena luzatu nahi diegu.

Euskaraz, ekintza eta jolas ugari egiteko aukera egongo da, aldi berean, auzokide berriak ezagutu, talde lana sustatu, guztien parte hartzea bultzatu, sormenari bide eman, ikasi, jolastu, dantzatu… guztiak egiteko aukera egongo da gozamenetik, batez ere kanpo espazioa erabiliko dugularik.

Animatu parte hartzera, primeran pasako dugu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen